NORA JOAN AUKERATU

sábado, 2 de febrero de 2002

Rufino Arrola "Andrakasko Errementaria"

Rufino Arrola "Andrakasko Errementaria" 1909 Maiatzaren 29an jaio zan Lemoizen, Atauneta baserrian Mungiatik gertu dagoen Andrakas auzoan, eta 1996 zendu zen.

Hamar bat urterekin hasi zen soinua jotzen, Luis Bastarrika eta beste trikitilari batzuei begira erromerietan. Hamabost urterekin ekin zion soinujotzeari plazarik plaza ibiltari eta urte batzuk geroago, hamazortzi urte zituela utzi zion soinua jotzeari, lan arazoak zirela eta  errementari lanetan hasi zen familiaren zoztenurako, orduan, soinua aldebatera utzibearra izan zuen.

Urte askotan soinua jotzeari utzita egon arren, biotzean etzitzakon amaitu musikarenganako zaletasuna, eta 58 urte zituela itzuli zen berriro ere trikiti mundura. Hirurogei urterekin berriro hasi zan inguruetako herri eta plazatan soinua jotzen.

Hogeita sei urte beranduago, 86 urte zituela osasun arazoengatik soinua jotzeari utzi zion, hil baino hiru hilabete lehenago. Hogei bat aldiz parte hartu zuen txapelketetan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario